20100316

Coporaque, Cañon del Colca, Perú

Azkenean lortu nuen nahi nuena, chola edo neska peruana moduan jaztea. Txorakeria? Izan liteke, baina herri galdu hontan bizitakoa ahaztezina, baita jantzi berezi honen pisua ( 5 kilo errex).

Arequipan ezagututako chilena eta argentinoarekin goizean goiz irten ginen. Autobusa galdu ondoren, ordutegia gaizki esan zigutelako, 3 ordu itxoiten egon behar izan ginan hurrengoari. 4 ordu autobusean pasata Chivayera iritsi ginan eta hango plazatik bondi batean Coporaquera hurbildu. Chocolatez galdetu bezain laister emakume bat gerturatu zitzaigun, Chocolateren emaztea zela argituz. Chocolate pertsona bat?

Chocolate eta bere familiarekin pasa genituen 3 egun. Turistek bisitatze
n ez zuten herria aukeratu nuen, Tucumaneko mutil batek gomendatua. Chocolatek "Txokolatek" 3 egunetan zehar gida bezala izan genuen inguruko baztar guztiak mihatzen. Ia inor egoten ez zen ur termatelara joan ginen. Kanpoan hotza, barruan bero, ni erdi gaixo, eta kixkali beharrean kanpora segituan.




Emaztea gosariaz, bazkariaz eta afariaz arduratu zen. Bere familiaren istorioak kontatu zizkigun eta beraien ohituren berria eman ere. Argazkian ikus daitekeen bezala, erdi itsua zen eta ketchuaz bakarrik hitz egiten zuen amonarekin batera Coporaqueko emakumez jantzi nintzen.

Inork zekien momia ere bisitatu genuen mendian barrena. Hezur ugari zeuden galduta baina hobe bat ere ez mugitzea, kontakizun beldurgarriak kasu batzutan errealitatean izan baitziren.

4 seme-alaba zituzten, guztiak goxoak, oso. Batek ederki abesten zuen, besteak ederki dantzatu, txikiena ez zen gelditzen eta mutil bakarra gizontzen ari zen.

Cruz del Condorrea joan ginen goiz batea, izenak dioen moduan, Condorrak ikustea. Hori baino ikusgarriagoa izan zen Cañoiaren sakontasuna, estutasuna eta edertasuna ikustea. Munduko bigarren kañoi handiena.

Honela amaitu zitzaizkigun Coporaque herriko abenturak eta niri, espero ez nuen bidaiko esperientziarik arriskutsuena.



No hay comentarios:

Publicar un comentario