20100227

Arequipa, Perú


Arequipa Peruko bigarren herrialde handiena da, oso handia. Plaza de Armasen dagoen katedrala benetan ederra da. Garai kolonialeko eraikuntzak dira nagusi eta merkatuan igelaren zukua probatzeko aukera dago. Misti izeneko sumendia ikus daiteke elurrez pintaturik eta albo bakoitzean beste bi sumendi. Rafting egiteaz gain, inguruan Cañon del Colca bigarren munduko handiena izanik, bertara joatea erabaki nuen. Lehen aldiz, bidaian beroa pasako nuen lekua izan zen Arequipa. Baina hondartza ez zegoenez, ezin eguzkirik hartu. Hala ere, benetan merezi izan zuena Colcara joatea izan zen. Datorren sarreran azalduko dut zergatia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario