20090925

Matanza, Argentina


Ez da egunik manifarik egoten ez denik. Hangoek ez bezala, instrumentu desberdinez apainduriko esaldi oihukatuek erritmoa dibertigarriagoa bihurtzen dute. Ez dira hangoak bezalakoak; ixilak, aspergarriak eta tristeak, alaitasunik gabeak. Energia positiboa kaleratu behar dugu, gauzak aldatzeko gogoarekin gaudela eta lurperatuko ez gaituztela behin eta berriro errepikatu; bizitza gogorra bada ere aurrera jarraitzeko indarra soberan dugula. Egun batean emakume bat bera ere ez zegoen manifa baten barnean ezin atera aurkitu nintzen, gizonezkoen begirada zorrotzek eragindako beldurrarekin alde batetik bestera. Jendea dantzan, garrasiak bazter guztietan, colectivo geltokiak okupatuta, alkoholak eragindako gonbitu oihuak... Langileen mugimenduak sentiarazi zidanak baldintzatutako esperientzia hau, berria eta berezia izan zen, berriro biziko nukeena, benetan nahi izanez gero orain kalera jaitsi eta bizi dezakedana.

20090923

Eusko Kultur Etxea, Argentina



Abuztuaren 22an Joxi eta Janire bizkaitarrek Jauzi Eguna behar bezala ospatzeko musika paregabea eskaini ziguten bertan elkartu ginen guztioi. Euskal Herrian bizitzen eraman ditudan urteetan baino dantza gehiago egin nuen euskaraz bikain mintzatzen diren argentinarrekin batera. Locroak, arroz esneak, bi musikariek, bildutako jendeak eta ardo pare batzuk baino gehiagok Jauzi Eguna ahaztezina bihurtu zuten. Gora argentinar euskaldunak eta euskal argentinarrak!

20090918

Sombra


La imaginación inunda nuestras mentes
haciéndonos creer que todo aquello en lo que soñamos puede ser.
Hoy mi sombra ha entendido que para cumplir un sueño hay que querer.
Hoy por fin su sueño bajo mis pies he podido ver.

Reserva Ecológica, Argentina


Puerto Madero kalearen alboan (leku garestienetarikoa) erreserba ekologikoa dago, non bizikletaz, oinez, korrika...bakoitzak nahi bezala lekuan barrena ibili daitekeen. Bertan Rio de la Plata ibaiaren kontaminazioaz harritu gaitezke. Bertakoek diotenez, munduko ibairik zabalena da...egia izango ote da? Ekaitz eta Cesar zein erabaki hartu pentsatzen ari dira, bakoitzak bere bidea jarraituz. Cesar dagoeneko iritsi da Chilera. Ekaitzek atea du joko orain.

20090915

Autoerretratua




Batzutan, hiri erraldoi honetatik ihesi ordenagailu aurrean jarri eta zer egingo dudan jakin gabe jolasten dut. Ordenagailuak pertsonak bezalakoak dira; ezagutzen dituzun einean gehiago ala gutxiago gustatzen zaizkizu. Gaur, unibertsitateko ordenagailu zaharra gustoko dut.

20090914

San Telmo, Argentina




San Telmo izena du Buenos Aireseko kale zaharreterarikoak. Astean zehar Dorrego plazara joanez gero betiko jendearekin topo egingo duzu, herrietan gertatu ohi zaigun bezala. Asteburuetan berriz kaleak itxi eta oinezkoentzako denbora pasan bihurtzen da; musikariak, artisauak, bigarren eskuko saltzaileak, batukadak, titiriteroak, estatua bizidunak, tango dantzariak...kaleko artistak. Ez da Buenos Airesen aurki dezakegun lekurik merkeena baina bai ederrenetarikoa. Orain arte probatu dudan "choripan" goxoena bertakoa da, Josek zuen arrazoia!

20090910

Obelisco, Argentina


Zerura begira jartzen gaituen monumentu historiko nazional hau Alberto Prebisch arkitektoari esker aurki dezakegu 9 de Julio eta Corrientes Aveniden bidegurutzean. Buenos Aires hirian eguraldiak bapateko aldaketak jasaten ditu askotan. Laino ilunen mehatxua nabarmena izan bazen ere, ez ziren ur tantak lur porteñotara iritsi. Argentinar selekzioak partiduren bat irabaziz gero bertan ospatu ohi da garaipena. Aurreko egunean partidua ikusteko aukera izan genuen arren, ezin izan genuen esperientzia berri hau bizi. Badaukat oraindik ospakizunetarako denbora.