20100227

Puno, Perú



Puno izan zen bisitatu nuen Peruko lehen herrialdea. Holanda eta Portugaleko lagunekin batera izan nintzen bertako Virgen de la Candelariaren ospakizuna gozatzen. Kale erdian boleiko sarea jarri eta hango jendearekin jolasten aritu nintzen. Lehen cevichea jan nuen eta nire sabelak ez zion ongi etorri ona eman. Orduz geroztik ez naiz guztiz sendatu, janaria eta bertako aireagatik edo...auskalo. Punon gau bat lo egin eta Arequiparantz abiatu nintzen hurrengo egunean. Aipatzekoa da, bertako rock taberna baten Ikurriña aurkitu nuela beste herrialdeetako banderen artean. Ondorio bezala, esan ez dela oso herri politta, baina Boliviarekin mugan dagoenez, bertako ihauteriak ospatzeko aukera ederra izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario