20100111

Viajar sola

Bidaia bakarrik egiteko erabakia ez zen batere zaila izan. Bidean benetan bakarrik zaudela konturatzea da zailena. Jendea ezagunekin batera dagoela eta zu berriz, bakarrik. Momenturo ezagutzen duzu jendea eta behin beraiekin jolasean zaudela ez duzu berriro lehengora itzuli nahi. Bakarrik nago orain eta egoeraz nola gozatu ikasten ari naiz. Ingurua begiratu, aztertu, mihatu, kritikatu, aldendu, hurbildu, laztandu... pertsonalki hazten ari naiz, realizandome como nunca lo había hecho.

Urrun dituzunak faltan botatzen dituzu baina hurbilekoa gogo biziz dastatzen ari naiz. Hitzak inoiz baino azkarrago irteten dira nire ahotik eta besteekiko dudan interesa handitzen doa. Polita da munduarekin harremanetan egotea, elkarri laguntzea eta bizitza ahalik eta ederrena egitea; viajar sola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario