20091009

Bomba de Tiempo, Argentina


Astelehenero ikasle atzerritarrok, turistek eta bertako jendeak elkartzeko eskusatzat dugu Bomba de Tiempo ikuskizuna. Hogei bat pertsonaz osaturiko talde honek perkusio instrumentuekin gerria alde batetik bestera mugitzera animatzen gaitu. Konex zentru kulturalean primeran pasatzeaz gain, industri eraikina probesturik, astelehenek Euskal Herriko jaiak gogorarazten dizkidate. Bukatu bezain laister cuadra batzutara dagoen tabernan nire oroitzapenetan guztiz murgitzen naiz, bertako Djak Fermin Muguruzaren hainbat abesti jartzen dituelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario